Hainbat gizarte ekintza zein jarduera kultural desberdinetarako bideratuta dago Kulturgune berria, horien artean, tailerrak, ohiko ikastaroak, bilera sozialak, ludoteka, Internet gunea... Ikastaroen artean, gainera, hainbat programatu dira jada: gimnasia, yoga, tai ji, areto dantzak, pintura eta biolina, hurrenez hurren. Dena dela, oraindik ekintza berriak iradokitzeko epea zabalik dago. Guzti horretaz gain, ekipamendu berriak beste hainbat kontutarako erabiliko da, hala nola, kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak, haur ekintzak, udaleku irekiak, ingelesa lantzeko udalekuak, eta abar.
Lagun arteko zein talde handien bazkarietarako
Azkenik, Kulturguneak herritar guztientzat interesgarria den berrikuntza garrantzitsu bat ere izango du: sukalde eta bazkariak prestatzeko tresneriaz hornitutako txokoa izango du goiko solairuan. Leioako edozein herritarrentzat zabalik egongo da, lagun arteko zein talde handien oturuntzak egiteko. Funtzionamendua txoko pribatuena bezalakoa izango da, hau da, bertan bazkari bat egin aurretik, derrigorrezkoa izango da izena ematea.