Espainiako Auzitegi Nazionalak ostiral honetan, urriak 16, ezagutzera emango du
33/01 auziko epai irmoa. Defentsaren prokuradorea 11:30ean deitu dute, sententzia jasotzera joan dadin, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna "erakunde terroristatzat" jo zituen Auzitegi Nazionalak eta beraietako 21 kideri 10 eta 8 urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien. Defentsak, ordea, errekurtsoa jarri zuen Auzitegi Gorenean eta irailaren 23an egin zuten helegitea aztertzeko bista. Epaitutako lagunen artean, Jagoba Terrones berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Bihar jakinaraziko du Auzitegi Gorenak Berangoko laguna espetxera joan den beharko den ala ez. Argazkian, Terrones eskuman iaz Berangon 33/01 auziaren aurka egindako manifestazio baten ostean. Bere ezkerrean, absoluzioa jaso zuen Mitxel Sarasketa getxoztarra ageri da.