Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez espetxeratzea agindu du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "Batasuna berregiten saiatzea" egotzita. Rufi Etxeberria eta Ainara Oizentzat, berriz, ez du inolako neurririk eskatu biak aske uzteko. Azkenik, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Txelui Morenori 10.000 euroko fidantza ezarri die Garzonek. Etxebarria eta Oiz 16:00etan atera dira auzitegitik. Azken hiruek, berriz, 18:30ak aldera utzi dute auzitegia. Hamarrak asteartean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Garzonen aginduz. Epailea gaur 11:00etan hasi atxilotuak hartzen, Madrilen, eta 15:30ak aldera bukatu du saioa. Denak inkomunikatuta eduki dituzte asteartetik. Argazkian, LABek Algortan egindako elkarretaratzea.