Urriaren 19an, astelehena, bularreko minbiziaren nazioarteko egunaren harira,
Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak gaixotasun horren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egingo du eskualdean. Goizeko 9etatik arratsaldeko 14:30era lan horretan dozenaka boluntarioak arituko dira Bizkaiko hainbat lekutan. Tartean, Erandioko metro geltokiaren ondoan, Algortako Telletxe kalean eta Areetako Kale Nagusian, 30. atariaren inguruan. Boluntarioek bi motako esku-orri banatuko dituzte. Lehenengoan, gaixotasuna prebenitzeko asmoz, norberak bere bularrak zelan miatu behar dituen azaltzen da. Horrekin batera, bizitza osasuntsua izateko hainbat aholku jasotzen da eta bularretan ezohiko zer edo zer topatuz gero medikuarengana jotzeko kontzientzia hartu beharraz mintzo da. Bigarren panfletoan, berriz, bularreko minbizia dela eta ebakuntza pairatu duten emakumeentzat elkarteak antolatzen dituen jarduera ezberdinak bildu dituzte. Informazio kanpainarekin batera ongintzazko diru-bilketa egingo dute. Argazkian, ebakuntza izan duten pertsonak bisitatu eta psikologikoki laguntzea da elkarteak burutzen duen lanetariko bat / cc-by
Jennifrog.