Dena den, igandean ere beste kanporaketa bat izango da, Zarautzen, Andoni Egaña egungo txapelduanren herrian, alegia. Emanaldia Aritzbatalde kiroldegian izango da, 17:30ean eta bertan Iratxe Ibarra, Xabier Silveira, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Oihane Perea eta Joxe Munduate ariko dira. Gai emailea, berriz, Saroi Jauregi izango da.
Aipatutakoak laugarren eta bosgarren kanporaketak izango dira, Zestoan Jone Uria, Leitzan Etxahun Lekue eta Bilbon Iñaki Zelaia sailkatu ondoren. Hilak 24an, Laudion jokatuko den azken kanporaketan Fredi Payari egokituko zaio hitza, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Iñigo Izagirre, Onintza Enbeita, Jon Martin eta Miren Amurizarekin batera.
Orain arteko sailkapena:
Zuzeneko txartela eskuratu dutenak:
- Zestokoa lehen sailkatua Jone Uria 661,5 puntu
- Leitzako lehen sailkatua Etxahun Lekue 643 puntu
- Bilboko lehen sailkatua Iñaki Zelaia 643 puntu
Puntuen arabera txartela eskuratzearen zain daudenak:
1 – Uxue Alberdi 660 puntu
2 – Iñaki Gurrutxaga 642,5 puntu
3 – Julio Soto 639,5 puntu
4 – Maddalen Arzallus 636,5 puntu
5 – Ainhoa Agirreazaldegi 634 puntu
6 – Amaia Agirre 631,5 puntu
7 – Iñigo Manzisidor “Mantxi” 621,5 puntu
8 – Oihana Bartra 612 puntu
9 – Xabier Sukia 604 puntu
10- Jexux Mari Irazu 599,5 puntu
11- Ibon Ajuria 598,5 puntu
Dagoeneko finalaurrekoetan egongo ez direnak:
12 – Asier Otamendi 588 puntu
13 – Miren Artetxe 583,5 puntu
14 – Iñigo Olaetxea 575 puntu
15 – Odei Barroso 574,5 puntu