Joseba Elorriaga "Peski" (argazkian) Algortako euskal preso politikoa bihar, larunbata, kaleratuko da Navalcarneroko (Madril, Espainia) espetxetik, etxekoek epaileak ezarritako 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Horrela jakinarazi diote UKBERRI.NETi bere lagunek. Hala ere, ez dute zehazterik izan kartzelatik zein ordutan irten eta noiz helduko den herrira. Seguru asko, Amnistia tabernan egingo diote lehenengo harrera, lagunekin Leioako gasolindegian batu ostean. Elorriaga
2007ko urriaren 16an egindako operazioan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzea agindu zuen AAMk "eskandalagarritzat" jotako auto batean oinarrituta. Orduan atxilotutako gazteetatik Lander Labajo algortarra baino ez dago espetxean. Izan ere,
Aner Mimenza getxoztarra asteazkenean irten zen kalera, oraingoan ere 10.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Bitartean, 2009ko irailean eman zuen Garzonek
Joseba eta Algorta, Getxo eta Berangoko beste hamar gazte prozesatzeko autoa.