Ertzaintzak bi lagun identifikatu ditu Itzubaltzetan

Arratsaldeko zortziak aldera 70 lagun inguru abiatu dira manifestazioan Itzubaltzeta / Romon, ezker abertzaleko kideen espetxeratzea salatzeko asmoz. Martxa lasaitasunez joan da, lekukoek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera. Amaitzerakoan izan dira gora beherak. Manifestazioa bukatua zela heldu dira Ertzaintzaren bi furgoneta Xake plaza ingurura, eta ibilgailuetatik jaitsi dira poliziak, istiluen kontrako materialaz hornituta. Bertan, emakume bat eta LABen bandera zeraman gizon bat identifikatu dituzte poliziek, eta hamar minutu luzez, tentsioa izan da nagusi. Lekukoek aipatu dutenez, manifestazioan parte hartu ez eta "tabernetako terrazetan eserita zeuden lagunek ere" egin diete aurre agenteei, "umeen negarren eta nagusien kexuen artean". Izan ere, ostiral arratsaldez, jende ugari batu ohi da Santa Eugenia kaleko kafetegietan lasai-lasai egoteko. "Gutxi falta izan da kolpeka amaitzeko", gaineratu dutenez. Hala ere, garrek ez dute surik eragin. Bertokoen hitzetan, abisua jaso du ertzain-buruak beste lekuren batean "errefortzuak" behar zituztela esanez, eta alde egin dute. Denbora gutxira heldu dira Algortara ertzainen bi furgoneta. Argazkian, Algortan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun