Harrera jendetsua egin zioten atzo Joseba Elorriagari Algortan. 11:40ean iritsi zen herrira, Navalcarnerotik (Madril, Espainia) irten ondoren. Leioako gasolindegian zain zituen lagunekin batera auto karabana luzea egin zen Algortara iristeko. Euskal Herria kalera sartzeko zubian zeuden lagunak bengala gorriez eman zioten herriko sarrera. Gero, Amnistia tabernan 300 lagun inguruk harrera beroa egingo zioten. Hurrenez hurren etorri ziren besarkadak, kantuak, oihuak, sei lagunek dantzatutako aurreskua, lore eta opari eskaintza,
bertsoak (mp3) eta
AAMren agurra eta Josebaren hitzak (mp3). Josebak eskerrak eman zizkien bertan bildutako guztiei eta bereziki presoen senide, bikotekide eta lagunei, sakabanaketa politikoa gainditzeagatik. Ildo horretatik, gogoratu zituen barruan gelditu direnen egoera eta aurrera egiteko lana egin beharra. Argazkian, "Eusko Gudariak" abestu, eta brindisaren ostean argazkia kendu zuen tabernako hormatik Joseba Elorriagak, jaia poztasunez segitzeko.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.