Gobela inguruko auzokideek asanblada egingo dute hilaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 19a, 00:22

Gobela ibaiaren uholdeek kaltetutako auzokideek egoera aztertzeko eta elkartea sendotzeko asanblada egingo dute urriaren 30ean, ostiralekin, Algortako Villamonte kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Gaur goizean, horrela erabaki dute Ollarretxeko errotondan egindako mobilizazioaren ostean. Salsidu eta Zubilleta auzoen arteko bidegurutzean 70 bat auzokidek Eusko Jaurlaritzako Ura agentziaren aurkako protesta berezia egin dute, biribilgunearen inguruko oinezko bideetatik manifestazio baten bidez. Izan ere, pasa den urriaren 4an, udaltzainak auzokideen aurka oldartu ziren, errepidea mozteko baimenik ez zutela argudiatuz. Egun horretan identifikatu zuten auzokideak pasa den ostegunean izan zuen epaiketa azkarra, baina oraindik epaia ez da kaleratu. Gaurko protestan, berriz, trafikoa zuzentzen jardun dute udaltzainek eta ez da istilurik egon. Bestalde, gaur zortzi, igandea, beste mobilizazio bat egingo dute Ollarretxen, baina ez dute zehaztu gaur bezalakoa izango den edo Fadura arteko martxa egingo duten. Argazkian, auzokideak oinezko bide bat igarotzen. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun