Xabi Paya ere sailkatu da finalaurrekoetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 19a, 01:34

Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) lagunek apustu egin bezala, "bitik bi" dira orain arte Bertsolari Txapelketa Nagusian sailkatutako algortarrak. Jone Uriak zuzenean egin zuen finalaurrekoetarako jauzia, Zestoako saioa irabazita. Xabik, berriz, 24 orduz itxaron behar izan du matematikoki sailkatuta egoteko, Uztaritzeko kanporaketan laugarren gelditu ondoren. Baina, ALBEko kideek adierazi dutenez, Beñat Gaztelumendik irabazitako saioa bukatu ondoren, ufada ederra bota zuen payatarrak 644,5 puntu eskuratu zituela jakitean, errenta horrekin sailkatuko zela ia segurutzat emanez. Gaur, Iker Zubeldiak irabazitako Zarauzko saioan izandako puntuazio eskasek arrazoia eman diote. Gainera, matematikoki sailkatzeko Fredi Payak datorren larunbatean gainditu beharko lukeen marka ere zehaztu da: 634 puntu beharko lituzke, kasurik okerrenean, Alfredo Eusebiok. Bestalde, bitxia izan da Silveirak gaur izandako emanaldia, kartzelako bertsoetan hiru poto eginda txapelketatik at gelditu dela. Argazkian, Xabi Paya txalotzen, iaz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean.

Datorren larunbatean, hilak 24an, Laudion jokatuko den azken kanporaketan Fredi Payari egokituko zaio hitza, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Iñigo Izagirre, Onintza Enbeita, Jon Martin eta Miren Amurizarekin batera.

Albiste honetaz argibide gehiagorako:

- Adarrak ikusten zaizkio ("Berria" egunkaria).
- Beñat Gaztelumendi eta tenplea gailendu dira Uztaritzeko plazan ("Gara" egunkaria).
- Beñat Gaztelumendi nagusitu zen Uztaritzen, orain arteko puntuaziorik handienarekin (bertsoa.com).
- Iker Zubeldia nagusitu da Zarauzko final laurdenean (txapelketanagusia.eu).
- Laster Uztaritze eta Zarauzko bideoak bertsoplaza.tv eta bertsoa.com komunikabideetan izango dira.

Orain arteko sailkapena:

Zuzeneko txartela eskuratu dutenak:
- Zestokoa lehen sailkatua Jone Uria 661,5 puntu
- Leitzako lehen sailkatua Etxahun Lekue 643 puntu
- Bilboko lehen sailkatua Iñaki Zelaia 643 puntu
- Uztaritzeko lehen sailkatua Beñat Gaztelumendi 669 puntu
- Zarauzko lehen sailkatua Iker Zubeldia 643 puntu

Puntuen arabera txartela eskuratzearen zain daudenak:
1 – Arkaitz Estiballes 661 puntu
2 – Uxue Alberdi 660 puntu
3 – Aitor Sarriegi 657 puntu
4 – Xabi Paya 644,5 puntu
5 – Iñaki Gurrutxaga 642,5 puntu
6 – Julio Soto 639,5 puntu
7 – Maddalen Arzallus 636,5 puntu
8 – Ainhoa Agirreazaldegi 634 puntu
9 – Amaia Agirre 631,5 puntu
10- Iratxe Ibarra 627,5 puntu
11- Unai Agirre 622 puntu

Dagoeneko finalaurrekoetan egongo ez direnak:
12 – Iñigo Manzisidor “Mantxi” 621,5 puntu
13 – Unai Muñoa 615 puntu
14 – Oihana Bartra 612 puntu
15 – Joxe Munduate 608,5 puntu
16 – Xabier Sukia 604 puntu
17 – Jexux Mari Irazu 599,5 puntu
18 – Ibon Ajuria 598,5 puntu
19 – Xabier Silveira 595,5 puntu
20 – Asier Otamendi 588 puntu
21 – Miren Artetxe 583,5 puntu
22 – Iñigo Olaetxe 575 puntu
23 – Odei Barroso 574,5 puntu
24 – Erika Lagoma 567 puntu
25 – Oihane Perea 558,5 puntu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun