Mari Cruz Cadarsoren errautsak zabaldu dituzte Gorbeian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 19a, 14:36

Atzo goizean Mari Cruz Cadarsoren errautsak zabaldu zituzten Gorbeiako magalean, familia, lagun, burkide eta erkideen arteko ekitaldi hunkigarri batean. Leioako preso ohia zena hilik aurkitu zuten pasa den abuztuaren 20an bere etxean, 54 urte zituela eta bi egun beranduago agur hunkigarria eman zioten Portugaleteko hilerrian ehun bat lagunek. Cadarso 1990eko azaroaren 12an atxilotu zuen Guardia Zibilak eta kalte arinak eragin zituen lehergailu bat Bilbo eta Santander arteko trenbide batean jartzea leporatu zioten. 2001ean aske gelditu zen, zigorraren hiru laurdenak bete ostean. EHUko liburutegian hainbat urte eman ostean, azken urteotan Mari Cruzek Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikasleentzako Arreta Zerbitzuan egiten zuen lan, administrari gisa. 2007an, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonal (AZP) funtzionarioaren hauteskunde sindikaletan parte hartu zuen, LABeko zerrendan. Argazkian, Gorbeiako magalean atzo bildutako lagunak / Etengabe.

Ikusi Etengabek zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun