Uribe Kostako AAMren oharra:
Algortan presoen argazkiak erretiratzeko agindu dute manifestazioa egin ahal izateko
Algortan manifestazioa Telletxetik abiatu orduko Ertzaintzaren hiru furgoneta errepidean gurutzatu, polizia kaputxatuak bertatik jaitsi eta manifestazioa egin ahal izateko presoen argazkiak ezin zirela eraman agindu dute. Behin argazkiak erretiratuta ez da bestelako arazorik izan. Manifestazioa Algortako kaleetatik ibili da, 250 lagun inguru, eta Telletxeko plazan amaitu da ezker abertzaleko kideek testu bat irakurrita. AAMko kide batek ohartarazi du AAMaren kontrako epaiketako sententzia berretsi egin dela eta Jagoba Terrones atxilotzekotan egongo zela. Eusko Gudariak abestu eta mobilizazioa bukatutzat eman eta gero jakin da polizia Terronesen bila joan direla, eta bertara jo dute mobilizazioan izandakoak.
Euskal Herriak askatasuna behar du!