Eusko Jaurlaritzak aldi baterako itxi ditu itsaski-bilketarako, Hondarribiko eta Plentziako molusku ekoizpeneko eremuak, Azti-Tecnaliak 1990etik aldian-aldian egiten dituen zientzia azterlanei eta kontrolatzen dituen ingurumen parametroei erreparatuta. Muskuiluak biltzea debekatuta dago Euskal Autonomia Erkidego osoan. Orain hiru aste plazaratutako oharrean, Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak adierazi zuen ohiko neurria -molusku bibalbo horiek kontsumitzearen debekua- dela eta aurreko urteetako data hauetan neurri bera hartu dela, organismo mikrobiologiko jakin batzuk detektatzean. Ekoizpen-eremu biotan, aldi baterako ezingo da ostrak, datilak, berberetxoak, muxilak eta txirlak bildu, eta muskuiluak, berriz, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Argazkian, hainbat arrantzale Plentziako itsasadarrean / cc-by
aherrero.