Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 19a, 20:07

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hile horren 16tik 20ra bitartean autodefentsa ikastaroa egingo dute Sopelan, Itzartu emakumeen elkarteak antolatuta. Eskolak udaletxeko erakusketa areto zaharrean izango dira. Izena emateko epea zabalik dago jada eta tokiak betetzen direnean amaituko da. Esku hartzeko ez da beharrezkoa elkarteko kide izatea. Horretaz gain, udalerriko haurrei zuzendutako margo ikastaroak antolatu ditu Itzartuk. Bi talde eratuko dira: 4 eta 8 urte bitarteko umeek asteartean hasiko dute ikastaroa, urriaren 20an. Bere ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da. 8 urtetik gorakoek, berriz, ostiralean hasiko dute ikastaroa, hilaren 23an, 16:00etatik 19:00etara. Biak ala biak Kurtzio kultu etxean egingo dituzte. Parte hartu nahi dutenek elkarteak duen lokalean eman dezakete izena (Doctor Landa, 3), astelehenetik ostiralera eta ondoko ordutegian: 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Argazkian, udal arduradunak eta Itzartuko kideak emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpena irakurtzen udaletxeko sarreran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun