Espainiako txapeldunordea da Sopelako San Inazio-Ander Deuna sofbol taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 19a, 20:32
Sopelako San Inazio-Ander Deuna taldeko neska-mutilak txapeldunorde suertatu ziren pilotak jaurtitzeko makinarekin jokatutako haurren Espainiako sofbol txapelketan, joan den irailaren 27an, Rivas (Madril, Espainia) herrian. Bi multzotan banatuta, San Inazioko bederatzikoa haur mailako azken urteko umeez osatuta zegoen. Ander Deuna, berriz, 11 urteko neskez. San Inaziok Valentziako Antorcharen aurka jokatu zuen nagusien mailako finala, finalerdietan Bartzelonako Gava klubeko bederatzikoa kanporatu ostean. Sopelako taldeak 18-6 galdu zuen finalean. Bere aldetik, Ander Deunak ezin izan zuen garaipenik eskuratu. Halere, esperientzia aberasgarria izan zen bere jokalarientzat, tokiko iturrien arabera. Argazkian, Ander Deunako jokalariak / © San Inazio Beisbol-Sofbol.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun