Leioako Betiko ikastolako LAB sindikatuak bere elkartasuna adierazi dio Jagoba Terrones Berangoko preso politikoari, gaur
"Berria" egunkariak jakinarazi duenez. Terronesek ikastolako jantokian egiten zuen lan, pasa den ostiralean Espainiako Poliziak Algortako
bere etxean atxilotu arte. Berangoztarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta
Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen ostiralean bertan. Egun, azken albisteen arabera, Terrones Basauriko espetxean jarraitzen du, eta larunbatean eta igandean senideen bisitak jasotzeko aukera izan zuen. Bestalde, atxiloketaren ostean Indautxuko komisariara eraman eta bertan polizia batek
psikologikoki estutzen ibili izana salatu zuen AAMk igandean Terronesen aldeko martxa bat abiatu aurretik. Era berean, Ertzaintzak Terronesi elkartasuna adierazteko bere etxe inguruan bildutakoei agertutako "jarrera harroputza" nabarmendu zuten. Argazkian, atxiloketa unean izandako agur besarkadak.