Interneterako sarbidea ematen duten wifi loturak ikastetxeetan jartzeak "haurren osasunari ekar dakiokeen arriskuaz" ohartarazi zuen (pdf) atzo Kutsadura Elektromagnetikoaren Aurkako Taldeak. Agerraldian, EILAS, ELA, ESK eta LAB sindikatuak eta hainbat auzo elkarte izan zituen lagun plataformak. Hezkuntza zentroetan kanpaina hasiko dute, elkarrekin. Kutsadura elektromagnetikoaren kontrako taldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamabi elkartek osatzen dute, horien artean Getxo udalerriko Antenarik Ez dagoela. Ikastetxeetan Internet jartzearen aurka ez dago plataforma, beti ere "kable bidez" bada. Atzo azaldu zuenez, hiru herrialdeetako ikastetxe gehienek Interneterako loturak dituzte kable bidez. Kutsadura elektromagnetikoaren kontrakoen arabera, ez dute, beraz, wifiaren beharrik ikusten, eta erabiltzeari utzi beharko litzaiokeela uste dute. "Prebentzioaren irizpidea" jarraitu behar litzatekeela, alegia. Argazkian, eskuinean, Gorka Arteagabeitia Getxoko Antenarik Ez elkarteko bozeramailea, atzoko prentsaurrekoan / Antenarik Ez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!