Leioa eta Erandioko campuseko ikasle mugimenduaren oharra:
Atxiloketak, epaiketak, multak, mota guztietako eskubide urraketak... Euskal Herriak jasaten duen salbuespen egoerak zuzeneko eragina du jende askorentzat. Ostegun honetan, Leioako Campusean, kolpe horiek jasan behar dituzten guztiei elkartasuna adierazteko eguna antolatu dugu. Euskal Herrian orokorrean ematen den egoera jasangaitz hau salatuz, eta bereziki Campuseko hainbat kideri babesa emanez.
Elkartasunari mugarik jartzea onartzen ez dugunez, egun osoko egitarau bat osatu dugu.Goizeko 11:30ean unibertsitatean bertan burutuko den manifestazio batekin hasiera eman, eta gauean 7katu gaztetxean ospatuko den jaialdiarekin amaiera emanez.
Animatu eta zatoz!
Egitaraua
11:30ean, manifestazioa eta ekitaldia Mikel Laboa plazatik.
14:30ean, bertso bazkaria Errondabiden.
18:00etan, kantu-triki-poteoa Zazpi Kaleetan barrena.
20:00etan, jaialdia 7katu gaztetxean: ekitaldia, musika eta sorpresa gehiago!