Ostiral honetan, urriak 23, Luis Castedo kimikari galiziarra honoris causa doktore izendatzeko ekitaldia egingo dute Erandio eta Leioako campusean. Modu horretan, Kimika Organikoaren alorrean egindako irakaskuntza eta ikerkuntza lanarengatik aitorpena egingo zaio, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Bertan izango da Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea. Hitzordua 11:30ean jarri dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Hala ere, ordu bete lehenago, 10:30ean, haritz amerikar bat landatuko du Arboretumean, hots, Arte Ederren Fakultatearen aurrean, Castedok. EHUk lehendik honoris causa doktore izendatutakoek ere horixe bera egin zuten bere garaian, unibertsitateko arduradunek aipatu dutenez. Argazkian, Luis Castedo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!