Irailaren 4an egindako epaiketan, fiskalak hiru urte eta erdiko zigor eskaera mantendu zuen Aner Mimenza getxoztarra, Borxa Urberuaga gernikarra eta Asier Tapia donostiarrarentzat. Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna bertan zegoela, 2007ko abenduaren 21ean Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean egindako
protestagatik, "agintaritzaren kontrako atentatua" eta “desordena publikoa” leporatzen zieten hirurei. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko kalean da
sententzia (pdf): Mimenza eta Urberuaga absolbitu egin dituzte eta Tapiari isuna jarri diote epaileek. Hirurek egozten zaizkien akusazioak ukatu egin zituzten epaiketan, sakabanaketa politika salatu baino ez zutela egin adieraziz. Bestela ere, irailean eman zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak
Aner eta Algorta, Getxo eta Berangoko beste hamar gazte prozesatzeko autoa. Argazkian, joan den
asteazkenean irten zen espetxetik Aner Mimenza gazte getxoztarra, bere etxekoek 10.000 euroko fidantza jarri ondoren.
Borxa Urberuaga datorren ostiralean kaleratuko da /
Etengabe.