Askatasuna berreskuratu du Patxo Zabala Barrikako bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 22a, 14:56

Patxo Zabala Etxegarai Santurtziko euskal preso politikoa eta Barrikako bizilaguna gaur goizeko 9etan irten da Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxetik, bost urte eta erdi preso egon ostean. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, 2004ko martxoaren 10ean kartzelatu zuten eta ezarri zioten zigorra osorik bete du santurtziarrak. Izan ere, "1992an atxilotu zuten lehenengo aldiz, eta urte batzuk espetxean egin ondoren, 1997an kaleratu zen. 2004an berriro espetxeratu zuten falta zitzaion denbora betetzeko", errepresioaren kontrako mugimenduak azaldu duenez. Urte horietan ondoko espetxe guztiak ezagutu ditu: Carabanchel, Valdemoro, Langraiz, Sevilla, Jerez de la Frontera, Basauri eta Villena. Bestalde, ostiral honetan, urriak 23, azken atxiloketei erantzuteko kontzentrazioak egingo dituzte eskualdean. Besteak beste, Algortako Telletxe plazan eta Plentziako Piruli plazatxoan jarri dute hitzordua, 20:00etan. Argazkian, Patxo Zabala / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun