![](http://farm3.static.flickr.com/2717/4033872831_0a1ff6b5fd_m.jpg)
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du epaitegietako langileak euskalduntzea helburu zuen dekretua,
"El Diario Vasco" egunkariak (espainolez) jakinarazi duenez. 2008an onartu zuen dekretu hori Juan Jose Ibarretxeren Gobernuak, baina Justizia Ministerioak haren kontra egin zuen. EAEko auzitegiak ez ditu Justizia Ministerioaren eskaera guztiak onartu, baina araudiaren funtsezko artikulu batzuk baliogabetu egin ditu. Erabaki du, adibidez, hizkuntz eskakizuna ez dela lanpostu guztietan ezarri behar, eta ohar eta jakinarazpenak euskaraz argitaratzea ez dela derrigorrezkoa. Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko du Justizia Ministerioaren erabakiaren kontra. Jose Manuel Finez Justizia sailburuordeak adierazi du uneotan ez daudela hizkuntz eskakizuna lanpostu guztietan ezartzearen alde, baina aurrerago "filosofia hori gauza daitekeela". Gainera, Jaurlaritzak dio jakinarazpenak euskaraz ere idatzi behar direla, eta euren eskariak euskaraz tramitatu nahi dituzten herritarrek horretarako aukera izan behar dutela. Epaiaren berri izan eta gero, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak iragarri du bere Exekutiboak dekretu berria egingo duela, "Justizia Administrazioa euskalduntzeko" helburuz,
Eitb.com-ek zabaldu duenez. Argazkian, EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitza, Bilbon / cc
Abertzale.eu.