[© Xabier Kintana - Euskaltzaindia] Euskarara inoiz hurbildu ez diren Euskal Herriko erdaldunak, alde batetik, tamalgarriak dira; bestetik, abertzaleak edota eskolatuak izanez gero, auzo-lotsa eman ere bai, euskara ez jakitean duten gabezia izugarriaz konturatu ere egiten ez direlako, itsuak, gorrak eta ezjakinak beren gabeziarekin zer galtzen duten ez dakiten bezala. Mila aldiz errepikatu da edozein hizkuntzak bere hiztunei mundu-ikuskera eta inguruarekiko sentiberatasun berezia eskaintzen dizkiela, eta inguruko errealitatea bere erara ulertzeko bidea ere bai. Eta oso bertokoa izan arren, euskaraz ez dakienak ezingo du hori inoiz konprenitu, igerian ez dakienak ur-gainean flotatzean zer sentitzen den sekula jakingo ez duen bezala. Argazkian, Xabier Kintana euskaltzaina.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!