Unibertsitatean ere "errepresioa" nabarmendu dute, tartean bideokamerek, "zipaioek" eta guardiek osatzen duten "campus poliziala". Horregatik, indar poliziak campusetik alde egitea eskatu dute. Era berean "ikasle presoek jasan behar dituzten eskubideen urraketak" kritikatu dituzte. Ekitaldia bukatzeko, uztailean Frantziako Poliziak atxilotu eta egun preso dauden Xan, Ibai, Gilen eta Eneko ikasle eta campuseko militanteak gogoratu dituzte.
Baina, goizeko manifestazioa eta ekitaldia eginda, luze joko du oraindik errepresaliatuen aldeko eguna. Izan ere, ondoren bertso bazkaria izan dute Bilboko Zazpi Kaleetako Errondabide herriko tabernan. 18:00etan, berriz, kantu-triki-poteoan abiatuko dira, 7katu gaztetxera heldu arte. Bertan jarraituko du festak, ekitaldia, musika eta sorpresa gehiago izango direla, 20:00etatik aurrera.