Ostiral honetan, urriak 23, Lur Barriak sarien banaketa ekitaldia egingo dute, eguerdiko 12:30etik aurrera, Leioako Mendibile Jauregian. Erandio, Getxo, Leioa, Uribe Kosta, Bermeoaldea, Mungialdea eta Txorierriko Behargintza zentroek urtero antolatzen dute sariketa, kultura ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzeko asmoz, udal leioaztarreko iturriek zehaztu dutenez. Sariak honako hauek izango dira: lehenengo saria, 6.000 euro eskudirutan. Bigarren sariak, berriz, enplegu zentro bakoitzak ematen ditu. Beraz, tokian tokiko zazpi sari izango dira guztira; sari bat Behargintza bakoitzeko. 2.500 euroko sariak izango dira. Amaitzerakoan, luncha egongo da bertan bildutakoentzat eta ondoren txakolin dastaketa egin ahal izango dute. Argazkian, Leioako Andoni Arestiren dantza eskolak eskuratu zuen iaz Lur Barriak lehiaketaren lehen saria / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!