Espainiar gizartearen doktrinamendu eta anestesia kognitiboa maila beldurgarrietara heldu da. Estatubatuarrek Afganistango herritarrekin erakusten duten errepresio onarpen mailaren sano antzekoa da ezker abertzalearekiko, eta abertzaleekiko, oro har, espainiar gizarteak erakusten duena. Atzerriko etsaia gara eurentzat, eta gure kolonia izaera geroz eta nabariagoa da; definizio klasikoetara jotzea besterik ez dago.
Zapatero bere unerik baxuenean, militarrak txistuka, PP bere historiako ustelkeria kasu handienean, kontzertu ekonomikoaren tragoxka mikatza.... baina, lasai, "baskongadetan" dago zaborrontziko estalkia. Espainiako kaka tonak estali, espainiarrak elkartu eta arazoak ospakizun bihurtzen ditu. Estatu guztiek bilatzen dute kanpoko etsai bat unerik zailenetan, eta hauek etxean daukate; abantaila bikoitza.
Ez dakit zein proposamen zekarten atxilotu berriek. Baina gauza bat argi lotu da, estatuak ez du batere atsegin. Espainiarrek ez dakite negoziatzen. Euren historian ez dago negoziazio adibide serio bakar bat ere. Garaitu dute ala garaituak izan dira.
Alakrana kasu paradigmatikoa izan liteke. Politikoki negoziatu beharko dute, eta negoziatzeko lehen pausoa beste aldeko presoak askatzea izango da. Zer gogoraraziko die?
Fredi Paya bertsolari algortarrak pasa den ostiralean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.