Interneten doan sartzerik badago Sopelako liburutegian

Sopelako udal liburutegiko (Sabino Arana 2-2. solairua) erabiltzaileek Internetera sartzeko aukera dute guztiz doan, gaurtik aurrera. Horretarako jarri dute ordenagailuen gunea eta interesatuta dauden pertsonek erabili ahal izango dute. Nabigatzeko zerbitzu horren erabilera epea ordu bateko iraupena du gehienez. pertsona bakoitzeko, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, web eduki batzuetarako sarbidea mugatuta dago. Horrela, debekatuta dago jolas, sexu-eduki esplizituko, delitu-ekintzak bultzatzen dituzten, edozein arlotan indarrean dagoen lege-araudia betetzen ez duten, izaera xenofoa edo arrazista duten eta indarkeria bultzatzen duten orrialdeetara sartzea. Argazkian, Sopelako udal pilotalekuaren gainean dago liburutegia / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun