Parte hartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du. Norberak erabakiko du zein teknika erabili, betiere DIN A4 formatuan, eta tolestatu gabe. Ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Obrak jatorrizkoak izango dira, eta horrela utzi beharko da jasota lanak aurkeztean. Udalak hitz eman du 2010eko Gabonetan Udalak bidaliko dituen zorion agurrak irabazlearen postalarekin egingo dituela. "Postalak teknikoki egiteak tonalitateren bat aldatzea eskatzen badu hobe inprima dadin, epaimahaiak aldaketa sartu ahal izango du, betiere egileari aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan", zehaztu dutenez.
Epaimahaia
Epaimahaia kultura eta gizarte arloko hiru pertsonek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia gora jo ezina izango da. Epaimahaiak ondoko balorazio irizpideak hartuko ditu kontuan: ideiaren originaltasuna, teknika egilearen adinera ondo egokituta ote dagoen, lanaren kalitate teknikoa, marrazkia noraino dagoen egokituta erabiltzen den inprimatze teknikara eta marrazkia noraino lotzen zaion lehiaketaren helburuari. Barrikako Udala izango da postal saridunaren jabea, eta bere esku egongo da erakusgai jarri, berregin edo argitaratzeko eskubidea, baina horrek ez du egile eskubiderik sortuko. Sariak banatzen diren egun berean itzuliko dira lanak. Epe horren barruan jasotzen ez diren lanak Udalaren jabetza izatera igaroko dira, eta udal artxiboan gordeko dira. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak dauden daudenean onartzea dakar. Argibide gehiago eska daiteke 946 775 163 telefono zenbakian.