Ostiral honetarako, urriak 23, hitzaldi berria antolatu du
Aitxu! Sopelako euskara elkarteak. Oraingo honetan, gure kostaldeko aberastasun geologiko eta paleontologikoez berba egingo du Koldo Nuñez Betelu Geologia doktoreak. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute, Sopelako kultur etxe berrian, Kurtzion alegia. Iturrieta edo balearen parkearen ondoan dago hori, Mendieta zeharbideko 10 zenbakian. Igandean, berriz, Nuñez Beteluk emandako "azalpen teorikoak" zuzenean baieztatzeko aukera emango dute. Egun horretarako, kostaldean zeharreko txangoa antolatu du Aitxu! euskara taldeak. Goizeko 10etan abiatuko dira, Atxabiril hondartzako parkingetik. Nuñez Beteluren arabera, "gure historiaren azken 200 bat milioi urte luze ezagut daiteke eskualdeko arroketan". "Hain denbora zabalean zehar aldaketa franko ikusi du eskualde honek, gehienak ur azpian gertatutakoak", gaineratu du geologoak. Argazkian, gure eskualdeko ikuspegietako bat.