Alakrana atunontziaren askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa izango da bihar eguerdian Bermeoko udaletxearen aurrean. Eta elkarretaratze horrekin bat egin du gaur
Udalarrantz Bizkaia eta Gipuzkoako udal arrantzaleen sareak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Udalarrantz sarean, Lemoiz ez ezik Bermeo, Elantxobe, Getaria, Hondarribia, Lekeitio, Mundaka, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pasaia, Santurtzi, Zierbena eta Zumaiako udalak ere badaude. Alakranaren tripulazioa "ahalik eta lasterren" etxeratzeko desioa islatu du Udalarrantzek. Bide horretan, "egoera behin betiko konpontzeko" har daitezkeen neurriei babesa eman diete, "kaltetutako arrantza-sektorea" udaletako "gizarte eta ekonomia kolektibo garrantzitsua" izanik. Era berean, "auzokide arrantzaleen" egoeragatik kezka agertu eta elkartasuna adierazi diete bahituen senide eta urkoei.