Falange y Tradicion alderdi ultraeskuindarraren erasoak eta mehatxuak gaitzesteaz gain, eraso horien biktimei elkartasuna luzatu die gaur Eusko Legebiltzarrak. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak "neurri zorrotz eta eraginkorrak hartzen jarraitu behar" duela adierazi du Legebiltzarrak, "euskal gizartearen sentsibilitatea mintzen dituztenak Justiziaren esku jartzeko", Eitb.com-ek zabaldu duenez. EAk egindako mozio baten aurrean PSEk eta UPyDk aurkeztu zuten zuzenketa hori, Falange y Tradicion alderdiak egindako eraso eta mehatxuen aurrean Herrizaingo Sailak hartu edo hartuko dituen erabakien inguruan. Argazkian, Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere beregain hartu zuen Falange y Tradicionek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!