Bihar zortzi Baztanen egingo du asteburu pasa Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 22a, 23:37
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunak Baztanera joango dira asteburu pasan bihar zortzi, urriaren 30etik aurrera, hiru egunez. Txangoa ostiralean arratsaldeko 5etan hasteko asmoa daukate. Horretarako, Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Ibilaldian parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, tokiak amaitu arte. Ordutegia arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Dena den, 667 602 357 eta 629 736 006 telefonoetan ere argibide gehiago eska daiteke. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun