Leonardo Da Vinci izeneko beken deialdiari buruz informazioa zabaltzeko hitzarmena sinatu berri dute Getxoko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Beka horiek lehen esperientzia profesionala Espainiatik kanpoko Europako enpresetan burutu nahi duten gazte titulatu berriei zuzenduta dago eta sinatutako hitzarmenaren bidez, Getxo udalerrian horien berri emango du
Getxolan Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak. Lankidetza hitzarmena zenbait ekintzen bidez gauzatuko da, esaterako, programa zabaltzea, hautaketa-prozesuan parte hartzea eta Curriculum Vitae programaren eskakizunetara egokitzeko orientazioa ematearen bidez. Beken deialdi honetan 45 beka emango dira guztira eta lehen esperientzia profesionala Espainiatik kanpoko Europako enpresetan burutu nahi duten gazte titulatu berriei zuzenduta dago. Destinoko herrialdeak Ipar Euskal Herria, Alemania, Frantzia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika izango dira. Izen-ematea azaroaren 2tik abenduaren 4ra egin beharko da Bizkaiko Campuseko Enplegu Zentroan, edo webgunearen bidez:
ehu.es/enplegugunea. Irudian bekak iragartzeko kartela.