Getxoko Udalak 50.025 euroko diru-laguntza onartu berri du Euskal Fondoa euskal lankidetza elkartearen bidez Nikaraguan saneamendu proiektu bat finantzatzeko. Ekimena Nikaraguako hegoaldean dagoen San Carlos hirian egiten ari da. Proiektuaren helburua El Manantial zonaldeko azaleko eta lurpeko uretako kutsadura murriztea da. Izan ere, ponpaketa sistema eraiki dute eta horrek 620 familia estolderia-sailari lotzea ahalbideratuko du. Getxoko Udalak lanen bi heren (77.580 eurotik 50.025) ordainduko ditu. Egitasmoa Euskal Fondoak eta Nikaraguako hainbat herrien arteko hamar urteko lankidetza-harremanaren ondorioa da. Getxo Euskal Fondoaren kidea da 2001az geroztik. Begoña Ezkurra, Garapeneko Lankidetzako arloko zinegotzi arduradunaren arabera “Getxo udalerriak Euskal Fondoari ematen dion ekarpena etengabekoa da, bai kalitate mailan bai kopuru mailan. Urte hauetan 397.389 eurokoa izan da eta horietatik 388.814 Nikaraguara bidaltzeko izan dira”. Argazkian, Nikaraguako hiru ume / cc by-sa
APS Nicaragua.