Plentziako haur eskolan izena emateko epea azaroaren 2an zabaldu eta hile bereko 20an itxiko dute, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Udaletxean eskuratu ahalko dira eskaera orriak eta
Haurreskolak partzuergoak eskainitako argibideak, astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 14:00ak arte. Onartu eta ez onartuen behin behineko zerrenda, berriz, abenduaren 4an publikatuko da eta erreklamazioetarako epea irekiko da ondoren, hile horren 7tik 9ra. Behin betiko onartu eta ez onartuen zerrendak abenduaren 16an argitaratuko dituzte. Ikasturtea 2010eko martxoaren 1ean abiatuko da onartutako neska-mutikoentzat. Plentziako haur eskola eraikitzeko,
Espainiako Gobernuari eskatu zion 720.000 euroko diru-laguntza itsas hiribilduko Udalak, E Plana delakoaren barruan. Hortaz, abenduaren 31 baino lehen amaituta egon behar dute lanek. Argazkian, Plentziako udaletxea.