Euskal Herri osoan gertatutako 25 eraso faxisten artean, Sonia Polok jasandako heriotza mehatxuen egiteak eurak zirela adierazi zuen Falange y Tradicionek. Bilbotar peto-petoa, baina Sopelan hainbat urte bizi eta aurtengo Aste Nagusiko txupinera izan denari, egunkari batetik ebakitako bere argazkia eta 9mmko kalibreko parabellum bala bat zeraman gutun bat bidali zioten, Sergio Polo ETAko kidearen arreba izateagatik, PPk eta PSE-EEk bere aurka egindako kanpainaren ostean. Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere eurek egina dela esan zuen Falange y Tradicionek. "Zigor hiltzaile", "Hilda zaude", "Gora Espainia terrorista" eta "Hil zaitezte" leloak espainolez pintatu eta atariko oin-zatarra eta sasi batzuk gasolinaz erre zituzten ezezagunek, uztailaren 17an. Bitartean, indar polizial eta botere politikoek faxistak harrapatzeko "inolako asmorik" ez dutela adierazi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Guardia Zibilak ordenagailuak, dokumentazioa eta material ezberdina aztertzeko eraman du Falange y Tradicionen aurkako operazioaren ondorioz egindako miaketetan.
Atxiloketen bideoa plazaratu du mugimendu antifaxistak:
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu Nafarroa eta Zaragozako toki ezberdinetan, Falange y Tradicion talde faxistak egindako