Ahmad Sa'adat-i (FPLP alderdi ezkertiarreko buruzagia) sei hilabetez luzatu diote isolamendua, Bir Saban epaitegi militar sionista batek harturiko erabakiaren ondorioz. Epaiketan, Sa'adatek, Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) idazkari nagusia, okupazio sionistaren epaiketei boikot eginez jarraitu zuen, epaile horrek bera epaitzeko zilegitasunik ez zutela adieraziz, Palestinaren aurka ematen den gerra beste tresna bat direlako eta isolamendua horretarako erabiltzen dutela nabarmenduz. Sa'adat dagoeneko sei hilabete eman ditu isolamenduan Negev basamortuan dagoen Ramon espetxean, beste presoekin inolako harremanik izan gabe. Ezin du libururik edo egunkaririk irakurri, telebista ikusi edo irratia entzun. Senitartekoen bisitak ukatzen dizkiote eta patiora egunean ordubete ateratzen dutenean, eskumuturrak eta orkatilak lotzen dizkiote.