Datorren asteazkenean, urriaren 28an, ur zerbitzua etengo dute zenbait orduz Algortako hainbat kaletan. Getxoko Udaleko iturriek zehaztu bezala, etenaldia goizeko 9:00etan abiatuko dute eta litekeena da ura arratsaldeko 6etarako bueltan ematea. Ordu batzuetako etete hori ur sare nagusian egiten ari diren egokitze lanek eragingo dute. Hain zuzen ere, Etxeandia Artzapezpikua kalea lotuko dute sare horretara. Basagoiti etorbidean, berriz, ur giltza edo kontrol sistema batzuetan egingo dute lan. Gauzak horrela, mozketak honako kale hauetan emango da: Abasota, Alango, Algortako etorbidea, Andres Cortina, Aretxondo, Arrigunaga, Artibaiko jaitsiera, Basagoitiko etorbidea, Basaldua, Karitatea, Errementeriena, Galerene, Gazteluzarra, Gobelena, Landene, Etxeandia Artzapezpikua, Oka, Kaba eta San Nikolas. Lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu du dagoeneko Getxoko Udalak. Argazkian, behargin bat estolderiatan lan egiten, artxiboko irudi batean.