Larunbat honetan, urriak 24, Erandio, Leioa eta Getxo udalerrietatik ere igaroko da, gauean, Bilborun Atletismo Klubak antolatutako
Bilbao Bizkaia Night Marathon lasterketaren lehenengo edizioa. Gauzak horrela, hainbat kale eta errepide zirkulaziorako itxi egingo dituzte, udal getxoztarreko arduradunek jakinarazi dutenez. Lasterketa 20:15ean irtengo da Bilboko Guggenheim museotik. Areeta ingurura 21:13ak aldera helduko omen da korrikalaririk azkarrena. Lamiakoko Vicrila enpresatik hurbil dagoen biribilgunetik eta Santa Ana etorbidetik sartuko da, ondoren Erribitarte, Eduardo Coste, Areetako Etorbidea, Zugatzarte, Cervantes zeharkatu, eta Asuatik Avantzadara doan errepidetik joateko. Bilborako buelta Zugatzarte, Areetako Etorbide eta Eduardo Coste kaleak igarota egingo dute, gauerdia baino lehen. Itsasadarreko errepidea Bilbotik egongo da itxita zirkulaziorako. Getxoko Udaltzaingoak beste bide batzuk erabiltzeko aukera emango du. Izan ere, Eduardo Coste, Areetako Etorbidea eta Zugatzarte ez erabiltzea gomendatzen dute. Udaltzain talde batzuk toki desberdinetan egongo dira zirkulazioaren arintasuna errazteko. Argazkian, Espainia aldean ere gauez egiten dute San Silvestre lasterketa Gabon Zaharrean, Madrilgo Vallecas auzoan /
cc-by Almorca.