Barrikako Udalak “Patinaje tailerra adin guztietarako eta familian” izeneko jarduera antolatu du. Aktibitatea urriaren 31an eta azaroaren 14an egingo da, goizeko 11:30etik eguerdiko 13:30ak arte. Bi egunetan tailerraren abiapuntua bertako udaletxean kokatu dute. Ekimenean izena emateko edo argibideak eskatzeko Barrikako Kultur Etxera jo beharko dute interesatuek. Dena den, 946 775 163 telefono zenbakian ere izan ditzaketen zalantzak argituko dizkiete. Dagoeneko, Udalak aurreratu du ekimenak toki mugatuak dituela eta izen-ematean barrikoztarrak lehentasuna izango dutela. Bestalde, azaroaren 4an, asteazkenarekin, Facebook sare sozialari buruzko mintegia eskainiko du
bertako KZguneak. Tokiak mugatuta egongo dira eta barrizkotarrek soilik izango dute ikastaroan parte hartzeko aukera. Ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara izango da. Argazkian,
UKBERRI.NET ere badago Facebooken eta dagoeneko 1.200 lagun baino gehiago ditu.