Unai Elorriaga: "Honetan lau urte eman ditut, niri errespetuz esan gauzak!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 26a, 14:04

"Gu herrigintzan ari gara neurri batean, eta hala ere ez daukagu instituzioetatik inongo laguntzarik (...) Sari ostean, behintzat badakizu kritiko eta epaile batzuek uste dutela lan hori ona izan dela. Sari horrek bulartu egiten zaitu, hauspotu. Gero badaude zenbait kontraesan: batzuek, handik aurrera idazten duzun guztia ona dela esaten dute; beste batzuek, kontrakoa: idazle hau saritua denez, hemendik aurrera egurra emango diogu". Honakoak eta beste hainbat adierazpen egin ditu "Londres kartoizkoa da" bere laugarren eta oraingoz azken nobela plazaratu berri duen Unai Elorriaga idazle algortarrak, gaur, "El Diario Vasco" egunkariak argitaratutako elkarrizketan. Bestalde, dagoeneko Elorriagari entzuteko hitzordua prestatua du jada Egizu Getxo Euskaldun! elkartearen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak. Idazlearekin eleberriaz solasaldian aritzeko data azaroaren 26an, ostegunarekin, jarri dute, Algortako Aldai patronatuan. Dena den, aurretik, Irati JImenezekin egotekoak dira, ostegun honetan, urriak 29, Aldain bertan, 20:00etan. "Nora ez dakizun hori" mundakarraren bigarren nobelaz berba egiteko. "Londres kartoizkoa da" fikziozko eleberri errealistari dagokionez, argumentua diktadura batean kokatzen da, munduko edozein tokia izan daitekeen nazio batean. Argazkian, Unai Elorriaga iaz, "Un poco de chocolate" filmaren aurkezpenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun