Biharamunean, ostegunean, Txekiar Errepublikako Primavera Children's Choir Ensemble haur abesbatzak hartuko du lekukoa. Jaroslav Dostalik bere sortzailearen zuzendaritzapean, talde horrek hiri guztiko talentudun gazteak biltzen ditu eta perfekzio teknikoan oinarritutako interpretazio moderno baterantz bilakatzen da eta adierazkortasun sinesgarri batekin elkartzen du. Azken urteotan, nazioarteko lehiaketetan arrakasta handia lortu du taldeak.
Azkenik, hirugarren saioan, ostiralean, Letoniako Swedbank Chamber Choir ahots mistoen taldea arituko da Areetan. Sortu zenetik abesbatzak lan sakon bat egin du eta Letoniako bost abesbatza onenetako bat bezala kontsideraturik dago. Azken urteotan taldeak nazioarteko lehiaketetan arrakasta handia lortu du.
Asteazken honetan, urriak 28, Getxoko 29. Aste Korala hasiko da. Ostiralera arte, Frantzia, Txekiar Errepublika eta Letoniako taldeak arituko dira Algortako Erredentore elizan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta, ohi bezala, sarrerak doakoak izango dira. Aste Koralaren ardatza taldeen errepertorio zabala da,