Azken lau egunetan, Hego Euskal Herriko espetxeetatik urrundu egin dituzte hamar euskal preso politiko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Askatu.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Orain bi asteburu atxilotu eta espetxeratu zituzten Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kideak dira horietako zortzi. Ehunaka kilometrotara eramanak izan dira, errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez. Besteak beste, Jagoba Terrones berangoztarra Basauriko espetxetik atera eta Valentziara eraman dute; Picassentera, antza. Castello aldeko Albocasser du destino espetxea, AAMren arabera. Azken hori Berangotik 550 bat kilometrotara dago. Terronesi zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Askatasuna eta AABen aurkako 33/01 auziko epaian eta
Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen orain bi ostiral.
Egun horretan atxilotu zuten. Argazkian, atxiloketa unean izandako agur besarkadak.