Sei lagun atxilotu dituzte asteburuan Getxon edari alkoholdunen eraginpean gidatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 26a, 22:32

Getxoko Udaltzaingoak sei pertsona atxilotu ditu ostiraletik igandera bitartean egindako alkoholemia kontroletan. Guztira, asteburuan, hamar lagunek eman dute positibo, tokiko polizia iturriek zehaztu dutenez. Horietatik sei atxilotuta eraman eta epailearen esku utzi dituzte, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Bitartean, beste lauen kontrako salaketa administratibo jarri dute, Zirkulazio Arautegi Orokorrak ezarritako alkohol-maila gainditzea egotzita. Gainera, lagunetako bat gidabaimen gabe gidatzen ari zen eta beste batek kenduta zuen, Getxoko Udaltzaingoaren arabera. Udal arduradunek gogoratu dute alkohol-tasa gainditzeagatik, 302 eta 602 euroen arteko isunak aurreikusten dituela Zirkulazio Arautegi Orokorrak; baita gidabaimenaren 4 edo 6 puntu kentzea ere. Epaileek erabakitzen dute atxilotutakoei jarri beharreko zigorra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun