Iruñeko Auzitegiko epaile batek espetxera bidali ditu, Falange y Tradicion talde faxistak egindako eraso eta mehatxuen egileak direlakoan atxilotutako bost lagunetatik hiru; J.I.I.S, B.P.I. eta J.L.M. inizialdun gizonezkoak, hain zuzen ere, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Baldintzarik gabe kartzelatu ditu, gainera. "Ezker abertzaleko kideen aurka ustez mehatxuak egin, lehergailuak jarri eta eraikinetan kalteak eragin izana" egotzi die. "Eraso faxistak" dira horiek, epaileak dioenez. Beste biei -D.M.E. eta F.D.T.-ri-, bi egunen buruan ordaintzeko baldintzarekin, seina mila euroko bermea jarri die eta astelehenero epaitegira joan beharko dute sinatzera. Argazkian, Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriaren kontrako erasoa ere beregain hartu zuen Falange y Tradicionek; tartean heriotza mehatxuak egin zituztela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!