Petro Cires Kantabriako (Espainia) enpresa txiki bateko jabeak zor dizkioten lanak kobratu arteko gose greba egiteari ekin dio gaur. Espainiako
"El Diario Montañes"-ek zabaldu duenez, protesta egiteko Berangoko
American School Of Bilbao izeneko eskola aukeratu du Ciresek. Izan ere, pasa den urtean bertako eraikina erabat zaharberritzeko lanak egin zituen bere enpresak, sozietate batek azpikontratatuta. Baina, eskolak zor guztiak kitatu bazituen ere, dirua jaso zuen enpresak berari ez ziola ordaindu salatu du enpresa-gizonak, guztira 44.000 euroko zorra aldarrikatzen duela. Ciresek langileei kobratu behar zuten dirua aurreratu zien eta bitartean berea zena eskatu zuen, behin eta berriro. Horrela darama urte oso bat, lanak amaitu zituenetik. Etengabe aitzakiak eta "datorren astean ordainduko dizugu" esaldia baino ez dituela entzun salatu du. Tartean, eskolak Halloween jaialdia antolatu du iganderako. Argazkian, ikastetxeko fatxada / © American School Of Bilbao.