PATen oharra:
Urriko Azken Asteazkenarekin bat eginez eta Presoen Aldeko Taldeek (PAT) deituta, azken asteotan Euskal Herrian jasaten ari garen errepresio aroa salatzeko mobilizazioak antolatu dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan.
Ezker abertzaleko kide esanguratsuen atxiloketa, Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako Auzitegi Gorenaren epaia eta ondorengo espetxeratzeak, euskal preso politikoen kontrako eraso eta eskubide murrizketak... Eraso hauek guztiak salatu eta errepresioaren aurrean herri harresi sendoa eraikitzeko, urriaren 28an lotu mobilizazioetara!