Ostiralean amaituko da
Intervida fundazioak Urdulizko kultur etxean jarritako Bangladeshko haurren lan-esplotazioari buruzko argazkien erakusketa. Hortaz, Jose Alfonso argazkilariaren 30 irudiak galdu nahi ez duenak azkar ibili beharko du. Aita Gotzon kaleko 16. zenbakian dago erakusketa aretoa eta honako ordutegian bisita daiteke: goizeko 10:30etik 13:30era eta arratsaldeko 4etatik 8etara. Bertan ikus daitezkeen argazkietan, Bangladeshko hiriburuan, Dhaka, milak umek pairatzen duten lan baldintza gogorrak jasotzen da. Izan ere, askok eta askok eskola joateari uzten diote familiaren beharrak asetzeko dirua behar dutelako eta errazagoa baita behin-behineko lana topatzea oinarrizko hezkuntza jasotzea baino. Guztira, mundu osoan 5 eta 14 urte bitarteko 218 milioi ume lan egitera behartuta dago eta seietatik batek lan-esplotazioa pairatzen du. Argazkian, gaztetxo bat lanean / © Jose Alfonso - Intervida fundazioa.