Ramon Rubial PSOEko buruzagi historiko erandioztarra jaio zenetik 103 urte igaro direla ospatzeko, Bilbon egin du gaur ekitaldia PSE-EEk. Bizkaiko hiriburuan bizi izan tokitik gertu, Ibaizabal parean dagoen estatua aurrean egin diote gorazarre Rubiali. Agerraldian izan dira Jose Antonio Pastor buruzagi sozialista, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Jesus Egiguren PSE-EEren presidentea. Besteak beste, bere hitzetan, "ETAren morroiekin batera kalera irteten diren" eta Estatutua gutxiesten duten abertzaleen kontra jo du Pastorrek, ekitaldian egindako adierazpenetan. EAJrekin aurrekontuen egonkortasunerako akordioa sinatzeko 24 ordu besterik geratzen ez direnean, "Gernikako Estatutua gutxiesteko gezurrak" erabiltzea egotzi die jelkideei, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Bitartean, Lentxu Rubial buruzagi sozialista historikoaren alabak ere hitza hartu du omenaldian. Horren alaba Eider Gardiazabalek Bilboko zinegotzi ardurari uko egin orain gutxi, Europako Legebiltzarrean, Bruselan, erabateko arduraldia izateko, PSOEren ordezkari bezala. Orain gutxi ezkondu zen Cadizen, Patxi Lopez ere bertan egon zela. Horregatik galdu zuen urriaren 12ko Hispanitatearen Egunaren desfile militarra lehendakariak. Argazkian, Ramon Rubiali Bilbon, Ibaizabalen aurrean, jarritako estatua / cc-by-nc
Pixelillo.