Proba baten faltan, bodyboard zirkuitu mundialean bigarrena da Eunate Agirre

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 28a, 17:16
Joan den asteburuan jokatu zen Margarita Irlako uretan, Venezuelan, Bodyboard Pro Festival txapelketa; Ibatour 2009 Bodyboard Munduko Zirkuituko azkenaurreko proba, alegia. Horretan, bosgarren postua eskuratu zuen Eunate Agirre sopeloztarrak, final laurdenetaraino iritsi zelarik. Jessica Becker brasildarra izan zen irabazlea, finalean Maylla Venturin gaindituz. Finaleko bi protagonistak brasildarrak dira, baita finalerdietara iritsi ziren beste biak ere. Txapelketa horren ostean, Eunate Agirre bigarrena da sailkapenean, bere lagun Neymara Carvalhotik 15 puntutara. Egungo txapelduna da brasildarra. Proba bakarra falta da munduko zirkuitua amaitzeko, Gran Canarian, El Confital olatuan egingo dena, abenduaren 1etik 6ra. Maila goreneko txapelketa da, "grand-slam" delakoa. Bertan erabakiko da munduko txapelduna nor den. Argazkian, Eunate Agirre sopeloztarra Neymara Carvalho brasildarrarekin Ibatour 2009 bodyboard mundialerako prestatzen.
Orain arteko sailkapena:

1. Neymara Carvalho: 5.240 puntu.
2. Eunate Aguirre: 5.225 puntu.
3. Jessica Becker: 5.015 puntu.
4. Luzmarie Grandperez: 4.385 puntu.
5. Isabella Sousa: 4.350 puntu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun